Behe tentsioko instalazio elektrikoak egiten ditugu (dendak, industriak, etxebizitzak, eraikuntza...) eta horien mantentze-lanetarako erabateko zerbitzua eskaintzen dugu.
Instalazio elektrikoen automatizazioa (pertsiana komertzialak, ateak, hesiak...).
Soinu, komunikazio eta domotika arloan beharrezkoak diren era guztietako osagarriak jartzen ditugu (bafleak, oharretarako mahaiak, kontrol-aginteak...).
Atezain automatikoak, TB antenak, kable egituratua eta informatika-sareak.
Berokuntza-instalazioei dagokienez, AELSAk kontsumo gutxiko sistema bat eskaintzen dizu, obrarik egin beharrik ez duena, segurua, egokia eta iraupen handikoa. Berme osoko sistema horri esker energia asko aurreztu eta errendimendurik handiena lortuko duzu.