EGITURAK
Aluminiozko egiturak:
Merkeenak dira eta oso erraz muntatzen dira. Aluminiozko profilak dira eta altzairu herdoilezinezko torlojuekin lotzen dira elkarrekin.
L egiturak:
Kostu gutxikoak dira eta erraz jartzen dira. Zoruaren gainean edo sabaian jar daitezke.
HA eta HB egiturak:
Sistema handietarako egiturak dira. Bi egitura horiek desberdintzen dituena garaiera da. HA izeneko egiturak landaredia hazten den edo elurra pilatzen den lekuetarako diseinatuak daude.
D egiturak:
Aurrekoak baino txikiagoak dira. Hauek ere landaredia hazten den edo elurra pilatzen den lekuetarako diseinatuak dira.
HAL eta HBL egiturak:
Oso sistema handietarako egiturak dira eta elkarrekin konbinatzeko aukera ematen dute.
M egitura:
M motako mastan muntatzekoa. 1etik 5era modulu fotovoltaiko jartzeko prestatua da eta oso egokia da dorreetarako edo fatxadetarako, teilatuak orientazio onik ez duenean.
“ConSole” egitura:
Teilatu lauetarako egokiena da. Iraupen luzekoa da, mantentze-lanik behar ez duena, diseinu funtzionalekoa, pisu gutxikoa, instalatzeko denbora gutxi behar duena eta kostu txikikoa.
ERREGULADOREAK
Eguzki-panelaren energia-sorkuntza eta bateriaren karga-egoera kontrolatzen dute eta haren gainkarga aurreikusten dute. Panel fotovoltaikoen eta baterien artean sartzen diren ekipo elektronikoak dira. Erreguladore on batek bateria babestu eta haren iraunaldi erabilgarria luzatzen du.
Motak
E. Ahalmen txikikoak
E. Algoritmikoak, ahalmen txikikoak
E. Algoritmikoak, LCD pantaila alfanumerikoa dutenak.
E. Algoritmiko programagarriak
E. Algoritmiko programagarriak, ahalmen handikoak.
Osagarriak
E. Hermetiko algoritmikoak
E. Farolentzako tenporizagailua dutenak
E. tentsio-anitza (12/24/48 v)